William Stern
Itxura
| William Stern | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Berlin, 1871ko apirilaren 29a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | alemana |
| Heriotza | Durham, 1938ko martxoaren 27a (66 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Clara Stern (en) |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | psikologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
| Lantokia(k) | Hanburgo |
| Enplegatzailea(k) | Hanburgoko Unibertsitatea Duke Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea |
William Stern (Berlin, 1871ko apirilaren 29a - Durham, Ipar Carolina, 1938ko martxoaren 27a) alemaniar filosofoa eta psikologoa izan zen.
Breslauko eta Hanburgoko unibertsitateko irakaslea izan zen; gero, Estatu Batuetara joan eta Durhameko unibertsitateko irakasle izan zen. Filosofia pertsonalistaren sortzaileetako bat da; haurren psikologia aztertu zuen, eta adimen-kozientea neurtzeko proben bultzatzaileetako bat izan zen. Idazlanak: Person und Sache (1906-1918, Pertsona eta gauza), Grundgedanken der personalistischen Philosophie (1917, Filosofia pertsonalistaren oinarrizko ideiak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
